Gizartea -

Koronabirusa

Sagardui, EAEko herritarrek txertoa Ipar Euskal Herrian jasotzearekin harrituta

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi du Frantziako Gobernuak ez duela jakinarazi aukera hori emango zuela.

Gotzone Sagardui, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua. Argazkia: Efe.
Gotzone Sagardui
EAEko herritarrek txertoa Ipar Euskal Herrian hartzearekin harrituta dago Sagardui

2:08

N. V. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua harrituta agertu da gaur, astelehenarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat herritar txertoa Lapurdiko zentroetan (Biarritz) eta inguruko udalerrietan (Hossegor) hartzen ari direla eta, eta erantsi du errespetatzen duela immunitatea lortzeko bide hori aukeratzen dutenen erabakia.

"Harritu egin gaitu sailen arteko eta ministerioekiko harremanak adiskidetsuak eta ohikoak izaten baitira, eta harreman asko izan ditugu mugaren inguruan gure ordezkarien eta Frantziako osasun arduradunen artean. Hala ere, horren berri izan duen jendearen eta hedabideen bidez jakin dugu honen guztiaren berri", esan du Sagarduik Onda Vasca irrati katean egin dioten elkarrizketan.

Sagarduiren hitzetan, txertoen eskaintza horrek zalantza asko piztu ditu, eta Osasun Sailak ezin die horiei guztiei erantzun, "Frantziako Gobernuak ez duelako ohartarazpenik egin" aukera hori emango zuela jakinarazteko.

Pandemia Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zertan den azaltzeko orduan, Sagardui pozik agertu da "etengabe hobetzen" ari delako. Birusaren delta aldaeraren presentzia ez dela "esanguratsua" jakinarazi du, eta gehitu du uda lasai samarra izan litekeela, jasoko den txerto kopuruaren arabera.

Nerabeei dagokienez, "populazio hori txertatuta dagoela hasi ahalko dugu ikasturtea", esan du, edo "txertatzeko prozesua abiatuta dugula, gutxienez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Iparraldea albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak Txertoak albisteak COVID fokuak