Gizartea -
ELKARRIZKETA
Itxasok ez du baztertzen lehenik AHTa Gasteizera heltzea eta gero lurperatzea
Lehenik azpiegitura martxan jartzea eta gero hirietako integrazioari heltzea defendatu du Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariak.
EITB MEDIA
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariaren esanetan, Abiadura Handiko Trena (Euskal Y) "Espainia Europarekin lotuko duen" trenbide zati baten gisan ulertu behar da, ez hirien arteko metroa balitz bezala. Ildo horretan, egun esku artean dituzten egutegien arabera, lanak 2027an has daitezkeela adierazi du.
Radio Vitoriari eskaini dion elkarrizketan Itxasok ohartarazi duenez, trena Gasteizen "integratzea" lan "oso konplexua" izango da, eta horri lurperatzea gehituz gero, are eta gehiago. Horregatik, hirietako integrazioa edozein dela ere, azpiegitura martxan jartzeko erabakiak hartzearen alde egin du.
Epeak gorabehera, trena Gasteizera iristeko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak hartutako erabakiak babesten dituela esan du Itxasok.