Gizartea -

Alarma-egoeraren amaiera

Nafarroako Gobernuak ezarritako etxeratze aginduaren aurka azaldu da Fiskaltza

Dena dela, Foru Gobernuak ezarritako gainerako neurriak babestu ditu Fiskaltzak, hala nola etxeetan gehienez bi bizikidetza unitate biltzearena.

Nafarroako justizia jauregia. Argazkia: Foru Gobernua
Nafarroako justizia jauregia.
Nafarroako justizia jauregia. Argazkia: Foru Gobernua

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak ezarritako etxeratze aginduaren aurka azaldu da gaur Fiskaltza, baina Foru Gobernuak hartutako gainerako neurriak babestu ditu, hala nola etxeetan gehienez bi bizikidetza unitate biltzearena. 

Behin alarma-egoera amaituta, Fiskaltzak uste du indarrean dagoen legedi arruntak ez duela babesten mugatzea 23:00etatik 06:00etara gaueko mugikortasuna

Ministerio Publikoaren arabera, Chiviteren Gobernuak alarma-egoera amaitu denean eskatu du neurria luzatzea, eta, beraz, "marko juridiko berri honetan, aparteko mekanismo horrek oinarrizko eskubideen murrizketei ematen zien berme legal barik geratu da".

Nafarroako Fiskaltzaren irizpideak bat egiten du EAEkoak azaldutakoarekin; izan ere, etxeratze agindua eta itxiera perimetrala (Nafarroako Gobernuak ez du neurria proposatu) mantentzeari uko egin zion EAEko Fiskaltzak, baina bilkurak lau pertsonara mugatzearen alde egin zuen.

Gobernuak pandemiari aurre egiteko neurri sortaren inguruko erabakia hartu behar du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, alarma egoera amaituta, oinarrizko eskubideei eragiten dieten neurri guztiek epaileen babesa behar baitute. Gaur-biharretan jakinaraziko du ebazpena Auzitegiak, Fiskaltzaren irizpidea mahai gainean duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak María Chivite Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea Nafarroako JANren epaiak