Gizartea -
KORONABIRUSA
Sinovacen txerto txinatarra aztertzen hasi da Sendagaien Europako Agentzia
"Laborategiko azterketen atariko emaitzetan eta azterketa klinikoetan" oinarrituta hasi du azterketa, "antigorputzen ekoizpena" eragiten duela baitiote.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Sendagaien Europako Agentzia Sinovac farmazialari txinatarrak garatutako covid-19ari aurre egiteko "vero Cell" txertoaren etengabeko berrikuspena egiten hasi da astearte honetan. Hala, Europar Batasuneann haren erabilera babestuko duen erabaki aurretik, denbora errealean aztertuko du Europako segurtasun-, eraginkortasun- eta kalitate-estandarrak betetzen dituen ala ez.
"Laborategiko azterketen atariko emaitzak eta azterketa klinikoak" oinarri hartuta ekin dio berrikuspenari agentziak, eta horien arabera, txertoak Sars-CoV-2ren (covid-19 birusa eragiten duen birusa) aurka zuzentzen diren "antigorputzen ekoizpena" eragiten du.
Sendagaien Europako Agentziari "vero Cell Inactivated" txertoaren azterketa eskatu zion Europako laborategiak "Life 'On S.r.l" du izena, baina txertoa Sinovac Life Sciences Co. Txinan oinarritutako farmazialari batena da.