Gizartea -

Koronabirusa

Pfizerren 17.550 txerto heldu dira Nafarroara

Aste honetan, Osasunbideak 65 urtetik beherakoak eta oinarrizko langileak txertatzen jarraituko du.

Langile bat, Pfizerren txerto batekin. Artxiboko argazkia: EFE
Langile bat, Pfizerren txerto batekin. Artxiboko argazkia: EFE
Langile bat, Pfizerren txerto batekin. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroak koronabirusaren aurkako 17.550 txerto jaso ditu astelehen goizean, Pfizerrenak denak.

Igandean, 2.544 txerto jarri zituzten Foru Erkidegoan, eta, horrenbestez, dagoeneko 132.587 eman dituzte guztira. Gainera, 42.705 herritar immunizatuta daude jada.

Aste honetan, Osasunbideak 65 urtetik beherakoak eta oinarrizko langileak txertatzen jarraituko du.

Gainera, 70 eta 79 urte artekoei ere hitzordua ematen hasi dira. Larunbatean Iruñerrian ekin zioten, eta asteon gainerako herrietara zabaltzea espero da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sendagaiak Txertoak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak Osasunbidea