Gizartea -

Koronabirusa

21 positibo asintomatiko Segurako erresidentzia batean

Antza denez, txertoari uko egin zioten zenbait langile kutsatu ziren aurrenen, eta ondoren egoiliarrei transmititu zieten birusa.

San Juan erresidentzian jazo da koronabirus agerraldia
San Juan erresidentzian jazo da koronabirus agerraldia
21 positibo asintomatiko Segurako erresidentzia batean

1:35

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurako (Gipuzkoa) San Juan erresidentzian koronabirus agerraldi bat atzeman dute, eta dagoeneko 21 pertsona kutsatu dira (18 egoiliar eta 3 langile). Dena dela, ez dute sintomarik.

Egoiliarrak Eibarko Ospitalera eraman dituzte, zentroan birusa hedatzea galarazteko.

Antza denez, txertoari uko egin zioten zenbait langile kutsatu ziren aurrenen, eta ondoren egoiliarrei transmititu zieten birusa. Hori bai, egoiliar guztiek Pfizerren txertoaren bi dosiak hartuta dituztenek, asintomatiko daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizarte zerbitzuak Albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Osasun albisteak Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Euskadiko adinekoak Goierriko albisteak Adinekoentzako egoitzak