Gizartea -

KORONABIRUSA

Nafarroak apirilaren 9ra arte luzatu ditu indarrean dauden neurri murriztaileak

Hala ere, Nafarroako Gobernuak ez du baztertzen Aste Santuaren aurretik neurriak zorroztea.

Foruzaingoaren kontrola Endarlatsako zubian. Artxiboko argazkia: EFE
Foruzaingoaren kontrola Endarlatsako zubian
Foruzaingoaren kontrola Endarlatsako zubian. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroak 15 egunez luzatu ditu orain arte indarrean dauden neurri murriztaileak; hau da, Aste Santuko jaiak igaro arte. Dena dela, datuek nabarmen okerrera eginez gero, Nafarroako Gobernuak ez du baztertzen beste neurri zorrotzago batzuk hartzea. Esaterako, intzidentzia tasa altuena duten udalerriak perimetralki itxi ditzake.

Santos Indurain Osasun sailburuak prentsaurrekoan adierazi duenez, datu epidemiologikoak egunero begiratu eta aztertuko dira, behar izatera, apirilaren 8a baino lehen neurri desberdinak hartu beharko balira ere.

Zentzu horretan, erkidego guztietan aplikatzen den ekintza koordinatuen dokumentuak "egoera epedimiologikoa aldatu arren, ekintzak malgutzea" ez duela ahalbidetzen esan du, baina bai murriztaileagoa izatea. Beraz, baliteke apirilaren 8a baino lehen gogortzea, beharrezkotzat jotzen bada.

Egun indarrean dagoen araudiaren arabera, ezin dira lau pertsona baino gehiago elkartu eremu publiko itxietan eta sei baino gehiago eremu publiko irekietan. Gainera, elkartze pribatuak bizikidetza-unitatera mugatzen dira. Etxeratze agindua 23:00etatik 06:00etara bitartean mantenduko da. Halaber, Nafarroak itxita jarraituko du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua Medikuntza albisteak Aste Santua oporrak COVID fokuak