Gizartea -
Krimena
Kartzelatu egin dute Arrigunagako gorpuzkiak aurkitu eta gero atxilotutako gizona
Hain zuzen ere, Basauriko espetxera eraman dute 51 urteko gizona.
EITB MEDIA
Arrigunagan eta Bilboko Itsasadarrean gorpuzkiak atzeman eta gero atxilotutako gizona kartzelatu egin dute arratsalde honetan, epailearen aurrean deklaratu eta gero.
Atxilotutakoa, 51 urtekoa, Basauriko espetxera eraman dute, hain zuzen ere.
Gizonezkoa astelehenean atxilotu zuten, Barakaldon, baina gorpuzkiak urtarrilean atzeman zituzten, Arrigunagako hondartzan (Getxo) eta Bilboko itsasadarrean.
Atzemandakoa polizia-etxean izan dute harrezkero, eta gaur arratsaldean epailearenera eraman dute. Ondoren, horrek kartzelatzea agindu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea