Gizartea -

Iruzurra

SMS bidez datuak lapurtzen dabiltza, mezularitza zerbitzu ezagunen izenak faltsututa

Horretarako, erabiltzaileei gisa honetako mezuak bidaltzen dizkiete: "Zure bidalketa iristear dago, egin hemen jarraipena". Horrekin batera esteka bat bidaltzen dute, aplikazio batera bideratuz.

SMS bidez datuak lapurtzen dabiltza, mezularitza zerbitzu ezagunen izenak faltsututa. Argazkia: EFE
SMS bidez datuak lapurtzen dabiltza, mezularitza zerbitzu ezagunen izenak faltsututa
SMS bidez datuak lapurtzen dabiltza, mezularitza zerbitzu ezagunen izenak faltsututa. Argazkia: EFE

EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Correos, DHL eta FedEX mezularitza zerbitzuen izenak lapurtuta abiatu duten SMS mezu bidezko kanpaina faltsu bat atzeman dute.

Testu mezuak igorrita, iruzurgileek asmo dute erabiltzaileek aplikazio bat jaistea, bankuko datuak lapurtze aldera.

Horretarako, gisa honetako mezuak bidaltzen dituzte: "Zure bidalketa iristear dago, egin hemen jarraipena". Horrekin batera esteka bat bidaltzen dute, aplikazio batera bideratuz.

Mensaje recibido por un usuario anónimo

Urtarrilean Correosen izenean egin zuten iruzurra, baina geroago DHL mezularitza zerbitzuaren izena faltsutu zuten. Azken boladan, FedEXen izenean bidali dituzte SMSak.

Litekeena da aplikazio hori jaitsi duten biktimek sakelako telefonoan birusen bat edo beste izatea.

Kanpaina faltsuetan erabiltzen dituzten mezuek esteka arraroak, ortografia akatsak eta gutxi zaindutako idazkera izan ohi dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Iruzurrak Telefonia mugikorra Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Albiste faltsuak Internet Correosen bulegoak