Gizartea -

Eguesibar

Eraso transfoboaren aurkako elkarretaratzerik ez dute egingo, jendetzarik ez biltzeko

"Familiari babesa eta elkartasuna adierazteko pertsona ugari hurbiltzea espero zen; horregatik, guztion artean elkarretaratzea bertan behera uztea adostu dugu", azaldu du Navarra Sumak.

Sarriguren. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Sarriguren. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Sarriguren. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguesibarreko Udalak jakitera eman duenez, eraso transfoboaren biktimari eta haren familiari babesa adierazteko arratsaldean egitekoak ziren elkarretaratzea bertan behera geratu da.

"Familiari babesa eta elkartasuna adierazteko pertsona ugari hurbiltzea espero zen; horregatik, guztion artean elkarretaratzea bertan behera uztea adostu dugu", esan du Jose Miguel Bernal Navarra Sumako zinegotziak.

"Babesa azaldu dieten herritar guztiengatik familiaren esker ona azpimarratu" nahi izan du zinegotziak.

"Edozein eraso, batez ere gorroto eta intolerantzia larrigarriak dituztenak, berriro gaitzetsi eta errefusatu ditu" Udalak ohar batean. Era berean, "biktimari eta haren familiari Udalbatza osoaren erabateko babesa", berretsi du Udalak.

Erasoa otsailaren 7an gertatu zen. Haurra Sarrigurengo parke batean zegoen lagun talde batekin, beste lau adingabe gerturatu, lurrera bota eta kolpeak eta ostikoak eman zizkioten, iraintzen zuten bitartean.

Biktimaren familiak gertakariengatik salaketa aurkeztu zuen Foruziangoaren aurrean, lesioak eta gorroto delituak egotzita.

Atzo albistearen berri izan ondoren, gertatutakoa errefusatu zuen Nafarroako Gobernuko presidenteak, baita alderdi politikoek ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak LGTBI Eguesibar