Gizartea -

Koronabirusa

Hegoafrikako aldaeraren lehen kasuak atzeman dituzte Ipar Euskal Herrian

Eskualdeko Osasun Agentziako zuzendariak esan du "bizpahiru kasu" baieztatu dituztela, eta aldaera horren kutsagarritasun handiagoa dela eta, kontrolak zorroztu dituztela iragarri du.

Baionako Ospitalea, ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
Baionako Ospitalea
Hegoafrikako aldaeraren hiru kasu agertu dira Ipar Euskal Herrian

1:13

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren aldaera hegoafrikarraren lehen kasuak atzeman dituzte Ipar Euskal Herrian, Maritxu Blanzaco Eskualdeko Osasun Agentziako zuzendariak gaur iragarri duenez.

France Bleu Pays Basque irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean egin du iragarpena Blanzacok, eta "bizpahiru" kasu direla zehaztu du.

"Hegoafrikako aldaera hori Frantziako departamendu guztietan dago; beraz, gurean ere egon zitekeen. Kontua da orain arte ez dugula topatu. Otsailaren 1etik egiten diren PCR proba guztietan eta positibo ematen duten test antigenoetan egiaztapena egiteko eskatu genuen, eta hortxe atzeman ditugu", azaldu du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Frantzia argazkiak Baionako bideoak Maule Donibane Garazi argazkiak Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Medikuntza albisteak Medikuen albisteak Erizaintza albisteak Botikak albisteak Txertoak egutegia Koronabirusa olatu berria