Gizartea -
Koronabirusa
Ia 30.000 txerto iritsi dira EAEra astelehen honetan, tartean AstraZenecaren lehenak
Hain zuzen ere, AstraZenecaren 9.100 dosi jaso dira, Pfizerren 16.380 eta Modernaren 4.300.
EITB MEDIA
Koronabirusaren aurkako txertoen ia 30.000 dosi iritsi dira astelehen honetan Euskadira, horien artean AstraZenecaren lehenak. Hain zuzen ere, AstraZenecaren 9.100 txerto, Pfizerren 16.380 eta Modernaren 4.300 jaso dira.
Pfizerren eta Modernaren txertoekin gertatu ez bezala, AstraZenecarena 18 eta 55 urte arteko pertsonei baino ez diete jarriko, adin tarte horretatik kanpo txertoaren eraginkotasuna ez dagoelako aski frogatuta.
Dena dela, oraingoz ez dago argi zer kolektibotan jarriko dituzten txerto horiek. Dirudienez, koronabirusaren aurkako borrokan lehen lerroan ez dauden osasun langileei jartzea da asmoa, baina Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu du oraindik ere Osasun Publikoaren Batzordearen ebazpenaren zain daudela.