Gizartea -

KORONABIRUSA

60 lagunen botiloia poliziaren kargekin amaitu da Iruñean

Asteburu honetan 108 pertsona eta ostalaritzako sei establezimendu salatu dituzte hainbat urraketagatik eta pertsona bat atxilotu dute agenteen aurkako atentatu delitua egotzita.

Iruñeko Udaltzaingoak Txantreako botiloiaz zabaldutako irudia.
Iruñeko Udaltzaingoak Txantreako botiloiaz zabaldutako irudia.
Iruñeko Udaltzaingoak Txantreako botiloiaz zabaldutako irudia.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19a zabaltzea ekiditeko osasun-araudiaren baitan, 108 pertsona eta 6 ostalaritza-establezimendu salatu dituzte Iruñeko Udaltzaingoak eta Foruzaingoak elkarlanean egindako hainbat operaziotan. Gainera, pertsona bat atxilotu dute agenteen aurkako atentatu-delitua egotzita.

Operazioa aipagarriena atzo, larunbata, arratsaldeko azken orduetan izan zen, Iruñeko Txantrea auzoan. 60 bat pertsona botiloia egiten ari zirela jakin zuten udaltzainek eta hainbat patruila bertaratu ziren. Parte hartaileak identifikatzen ari zirela, gazte talde bat hurbildu zitzaien, "jarrera iraingarri eta oldarkorrean, eta indarkeriazko ekintzak egiten hasi ziren inguruko kaleetan", Iruñeko Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Polizia Nazionalaren esku-hartzea eskatu zuten eta hainbat karga egin zituzten inguruko kaleetan, gazteek edukiontzi ugari gurutzatu baitzituzten.

Guztira 34 pertsona identifikatu eta salatu zituzten botiloia egiteagatik. Inguruan lata eta edari-botila ugari aurkitu zituzten, baita substantzia estupefaziente batzuk ere.

Salatutako ostalaritzako sei establezimenduei dagokienez, lau terraza-eremuetan arauak ez betetzeagatik izan ziren, bat adingabeei edari alkoholdunak saltzeagatik eta beste bat osasun-araudia ez betetzeagatik.

Denunciadas varias personas en Tudela

Hainbat pertsona salatu dituzte Tuteran, neurriak ez betetzeagatik

Tuterako Udaltzaingoak hainbat lagun salatu ditu asteburuan, covid-19ari aurre egiteko ezarritako osasun neurriak ez betetzeagatik.

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, ostiralean, 23:37an, Tejerias kaleko etxebizitza batean sartu ziren, bizilagunek musika oso altu zeukatelako. Jabea eta bertan zeuden beste bi emakume identifikatu zituzten. Bi emakume horiek ez ziren etxebizitza horretan bizi, ezta Iruñean ere. Horregatik, zigorra ezarri zieten.

Bestalde, larunbatean, 18:45ean, Iruñea Pasealekuko etxebizitza bateko bizikideen artean izandako sesioa eten behar izan zuten udaltzainek. Bizikideetako batzuk arin zauritu ziren. Nolanahi ere, inork ez zuen salaketarik jarri nahi izan, baina agenteek gatazka horretan nahastutako hiru pertsonak zigortu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Foruzaingoa Koronabirusa Bigarren alarma-egoeraren amaiera Gazteak azken ordukoa