Gizartea -

Koronabirusa

Pfizerren txertoak ez du albo ondorio berririk eragin, erabiltzen hasi eta hilabetera

Sendagaien Europako Agentziak, bestalde, txertoa jaso ostean hil diren pertsonen kasuak aztertu ditu, eta ondorioztatu du heriotza horietako bat bera ere ez dagoela txertaketarekin zuzenean lotuta.

Pfizerren txertoak ez du albo ondorio berririk eragin. Argazkia: EFE
Pfizerren txertoak ez du albo ondorio berririk eragin
Pfizerren txertoak ez du albo ondorio berririk eragin. Argazkia: EFE

EiTB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sendagaien Europako Agentziak ostiral honetan iragarri du Pfizer/BioTechen txertaketaren lehen hilabetean ez duela albo ondorio berririk atzeman, eta ziurtatu du sendagai horrek ez duela txertoa jaso ostean gertatutako heriotza bakar batekin ere zuzeneko loturarik izan.

Pfizer txertoaren segurtasunari buruzko lehen txostenean, beraz, aipatu agentziak azpimarratu du ikertzaileek  ez dutela albo efektu berririk detektatu, Europako herrialdeetan izandako txertaketa kanpainetan botika horrekin lotuta jaso dituzten datuetan oinarrituta.

Bestalde, txertoa jaso ostean hil diren pertsonen kasuak aztertu ditu Sendagaien Europako Agentziak, eta ondorioztatu du heriotza horietako bat bera ere ez dagoela txertaketarekin zuzenean lotuta.

Baimendutako lehen txertoa

Pfizer txertoaren segurtasunari buruzko eguneratzeak Europar Batasunak berorren erabilera baimendu zuenetik bildu eta aztertutako datuak jasotzen ditu. Hain zuzen ere, abenduaren 21ean jaso zuen EBren oniritzia; covid-19aren aurka merkaturatutako lehen txertoa izan zen, horrenbestez.

Urtarrilaren 6an, berriz, Modernak garatutako txertoari eman zioten argi berdea, eta, aurreikusitakoaren arabera, Europako zientzialariek ostiral honetan bertan bukatuko dute AstraZenecaren txertoari buruzko ikerketa. Ondo bidean, hirugarren txerto hori ere aurki iritsiko da Europara.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sendagileen albisteak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Industria farmazeutikoa