Gizartea -

TRAFIKOA

Moyua plaza itxi dute Bilbon, Alex de la Iglesiaren film baten grabazioa tarteko

13:00etatik 20:00etara itxiko dute, gutxi gorabehera, Errekalde zumarkalearen parean.

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak Moyua plaza itxiko du ostegun honetan, 13:00etatik 20:00etara, Alex de la Iglesiaren film baten grabazioa dela eta. Errepidea Errekalde zumarkalearen parean itxiko dute. Bi egunez luzatuko da grabazioa.

Udalak ohar batean jakinarazi duenez, bien bitartean Juan Ajuriaguerra, Heros, Henao, Maximo Aguirre eta Colon de Larreategui kaleetatik barrena joan ahal izango da.

Grabazioak iraun bitartean ingurua hesituta egongo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilbo berriak Euskal herriak Euskal Autonomia Erkidegoa Alex de la Iglesia Gizartea Trafikoko web-kamerak Bilbon Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Euskal zinema gaur Zinema Kultura