Gizartea -

Koronabirusa

Taberna barruan kontsumitzea galarazita dago gaurtik aurrera Nafarroan

Halaber, eremu pribatuan bizikidetza unitate bakarra elkartu ahalko da. Koronabirusaren pandemiaren aurre egiteko neurri berriak otsailaren 7ra arte egongo dira indarrean.

Iruñeko taberna baten barrualdea. Artxiboko argazkia: EFE
Iruñeko taberna baten barrualdea.
Iruñeko taberna baten barrualdea. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak ostalaritza establezimenduen barruan kontsumitzea galarazi du berriro, eta, beraz, ostalariek terrazetan soilik emango dute zerbitzua, gaurtik aurrera. Horrez gain, eremu pribatuan bizikidetza unitate bakarra elkartu ahal izango da. Bi neurri horiek otsailaren 7ra arte egongo dira indarrean.

Etxeratze aginduak bere horretan jarraituko du, 23:00etatik 06:00etara, eta terrazetan eta ostalaritzaren ordutegian ez da aldaketarik izango.

Nafarroan azken egunotan pandemiak hartu duen joeragatik egin omen dituzte aldaketak, "ez baita ona izaten ari, ez kutsatzeetan, ez positibotasun portzentajean, eta ospitaleetako egoera oraindik egonkorra den arren, ospitaleratzeak nabarmen ugaritzen ari dira", adierazi zuen Javier Remirez presidenteordeak.

Barrualdea ireki ahal izango duten ostalaritza establezimenduen salbuespenen artean, hoteletako jantokiak eta beste ostatu-mota batzuk daude; horiek ostatu hartu duten pertsonei soilik zerbitzatu ahal izango dizkiete otorduak. Salbuespenen artean daude, halaber, osasun-zentroetako zerbitzuak, zerbitzu sozio-sanitarioak, eskola eta unibertsitateko jantokiak, enpresa-jantokiak eta jantoki sozialeko zerbitzuak.

Era berean, baimena eman ahal izango da bidaiarientzako zein merkantzientzako garraio-lanak egiten dituzten bezeroak dituzten establezimenduen barrualdeak irekitzeko, baina establezimenduak zerbitzuguneetan edo errepideetan egon beharko dira (hirigunetik kanpo eta Nafarroako errepide nagusietan).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Koronabirusa Osasunbidea