Gizartea -
KORONABIRUSA
AstraZenecak eta Oxfordek txertoaren erabilera EBn ebaluatzeko eskatu dute
Europako zientzialarien babesa lortuz gero, Oxfordeko txertoa covi-19aren aurkako hirugarrena izango litzateke EBn argi berdea jasotzen, Pfizer/BioNTech eta Modernakoaren ondoren.
N. B. | EITB MEDIA
AstraZeneca farmazialariak eta Oxfordeko Unibertsitateak Europako Sendagaien Agentziari eskatu diote baldintzapeko lizentzia bat covid-19aren aurkako txertoa erabiltzeko, eta baliteke erakunde horrek urtarrilaren 29a baino lehen amaitzea ebaluazioa.
Agentziak azaldu duenez, giza sendagaien arloko adituek "epe azkarrean" aztertuko dute eskura duten datu sorta, eta Europako Batzordeak "urtarrilaren 29a baino lehen" AstraZenecari baldintzapeko lizentzia emateko aukeraren inguruko ondorioak eman ditzakete.
Europako zientzialarien babesa lortuz gero, Oxfordeko txertoa covid-19aren aurkako hirugarrena izango litzateke EBn argi berdea jasotzen, Pfizer/BioNTech eta Modernakoaren ondoren.