Gizartea -

BIZKAIA

Hanka baten zatia topatu dute Arrigunaga hondartzan, Getxon

Azterketa forentsearen zain, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, "oraindik goizegi da ezer aurreratzeko".

Arrigunaga hondartza, Getxon. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Arrigunaga hondartza, Getxon
Arrigunaga hondartza, Getxon. ETBren bideo batetik ateratako irudia

O.A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itsasoak kostaldera ekarritako hanka baten zatia topatu zuten atzo, Arrigunaga hondartzan, Getxon. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta, azterketa forentsearen emaitzaren zain, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinarazi zutnez, "oraindik goizegi da ezer aurreratzeko".

Inguruan zebilen pertsona baten Ertzaintzari deitu zion 09:30ak aldera, txorkatilaren eta belaunaren arteko hanka zatia topatu zuela esanez.

Gorpuzkia Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutura eraman zuten, azterketa egin diezaioten. Ikerketak argituko du aurkitutako hildakoaren adina, sexua edota altuera.  Gainera, lortutako DNA lagina desagertutako pertsonen datu basearekin alderatuko dute.

Hipotesi guztiak zabalik ditu Ertzaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Euskal herriak Getxo argazkiak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Euskal Kostaldea Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Desagertutako pertsonak gaur Arrigunaga hondartza azken ordukoa