Gizartea -

Gipuzkoa

Donostian desagertutako emakumearena da Aizarnazabalen aurkitu duten hilotza

Aintzane Pujana da biktima. Urtarrilaren 1ean desagertu zen. Ertzaintza gorpua agertu zen inguruan ari da aztarnak bilatzen eta hipotesi guztiak zabalik daudela azpimarratu du.

Desagertutako emakumearen gorpua aurkitu zuten lekua. Argazkia: EFE
Desagertutako emakumearen gorpua aurkitu zuten lekua.
Aizarnazabalgo hilketaren inguruan hipotesi guztiak zabalik ditu Ertzaintzak

1:27

L.Z. | G.P. | EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aizarnazabalen (Gipuzkoa) indarkeria zantzuekin aurkitutako hilotza Aintzane Pujana Echeverria donostiarrarena da. Urtarrilaren 1ean desagertu zen 32 urteko emakumea. 

Rodrigo Gartzia Ertzaintzako zuzendariak gaur goizean Radio Euskadin azaldu duenez, oraindik ezin da baieztatu hilketa matxista izan denik. "Hipotesi guztiak daude zabalik", esan du.

11:00ak aldera aurkitu zuten gorpua, Urola ibaitik gertu lanean ari ziren behargin batzuek. Ertzaintza aztarna bila dabil hilotza agertu zen tokian, ibai ertzean nahiz uretan. Halaber, desagertuta egon zen egunetan zer egin zuen eta norekin egon zen argitzeko lanean ari dira.

Gauzak horrela, abenduaren 31n udalerri horretako landa-etxe batean egin zen jai batean egon ote zen ikertzen ari dira. Ertzaintzak 20 bat lagun identifikatu zituen segurtasun neurriak urratzea egotzita.

Ertzaintzaren zuzendariak goizean baieztatu du hilotzak labanaz egindako zauriak zituela, baina azpimarratu du autopsiak argituko duela hilketa nola gertatu zen.

"Aizarnazabalen jazotakoa ikertzen gabiltza, hilketarekin zerikusia duten pertsonak lehenbailehen epailearen aurrera eraman ahal izateko. Oraingoz, ordea, ez dugu inor atxilotu", zehaztu du Gartziak.

BIDEOA | Rodrigo Gartzia Ertzaintzako zuzendaria, Aizarnazabalgo krimenari buruz

Aizarnazabalen hilik aurkitutako emakumea Donostian desagertutakoa da
Aizarnazabalen hilik aurkitutako emakumea Donostian desagertutakoa da
Aizarnazabalen hilik aurkitutako emakumea Donostian desagertutakoa da

0:51

Aizarnazabalgo Udalaren adierazpena

Bestalde, Aizarnazabalgo Udalak bere elkartasuna eta babesa helarazi dizkie Aintzane Pujanaren senideei eta lagunei une zail hauetan.

Ohar baten bidez, heriotza nola gertatu den ahalik eta azkarren argitzeko asmoz, Udalaren bitarteko guztiak Ertzaintzaren eskura jartzeko eta haiekin elkarlanean aritzeko prest agertu da Mari Carmen Agirre alkatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Erailketak