Gizartea -

Koronabirus

Nafarroak % 40tik % 50era igo du kultur-instalazioen edukiera

Kultur-eragileek eta Osasun eta Kultur departamentuek adostutako neurria da, ostegunetik aurrera sartuko dena indarrean.

Nogenen kontzertua. Argazkia: EiTB
Nogenen kontzertua. Argazkia: EiTB
Nogenen kontzertua. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Osasun eta Kultur departamentuak eragile kulturalekin elkartu dira gaur ostegunetik aurrera sektorearentzat hartuko dituzten neurri berriak adosteko, tartean edukiera handitzea.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, museo, zine, antzoki eta antzeko kultur-instalazioen gehienezko edukiera % 40tik % 50era igoko dute, eta gehienezko pertsona kopurua 150etik 200era handituko dute leku itxietan. Aire librean egiten diren ekitaldien kasuan portzentajea bera da, baina gehienezko pertsona kopurua 300dik 400era igo dute.

Beranduenera jota 22:00etan amaitu beharko dira ekitaldiak (21:00etan museoen kasuan), eta erakusketetako bisita gidatuetan gehienez 12 pertsonak parte hartu ahal izango dute. Inola ere ezingo da jan edo edan kultur-instalazioetan.

Ezarritako gehienezko aforoak gainditu nahi dituzten ekitaldiek txosten teknikoa aurkeztu beharko dute Nafarroako Osaspun Publikoaren Institutuan, eta hori izango da oniritzia eman ahalko diona.

Era berean, berrikuntza gisa, inaugurazioak eta ekitaldi sozialak baimenduko dituzte, janari edo edari zerbitzurik gabe, % 50eko edukierarekin, eta aurrez ezarritako eserlekuekin. Ekitaldia zutik izanez gero, pertsona bakarra egongo da 3 metro koadroko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Kultura Albisteak Nafarroako Gobernua berriak Osasun albisteak Koronabirusa