Gizartea -

Bizkaia

72 urteko arrantzale bat desagertu da Cobaroneko kostaldean, Muskizen

Gizona arrantzan atera da igande goizean, zonalde harritsu batera, eta gaua egin denean ez da etxera itzuli.

Cobaronen desagertutako arrantzale baten bila ari dira, Muskizen. Argazkia: Gurutze Gorria
Cobaronen desagertutako arrantzale baten bila ari dira, Muskizen. Argazkia: Gurutze Gorria
Muskizen desagertutako arrantzalearen bila jarraitzen dute

1:09

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza, Itsas Salbamendua eta suhiltzaileak 72 urteko gizon baten bila ari dira Cobaronen, Muskizen (Bizkaia). Arrantzan atera da goizean, zonalde harritsu batera, eta gaua egin denean ez da etxera itzuli. Bilaketa lanak bertan behera utzi dituzte gauean, eta astelehen honetan, goizeko lehen orduan, berriz hasiko dira lanean.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, arrantzalearen familiak SOS Deiaki telefonoz abisua eman dio. Une honetan larrialdietako teknikari bat zonaldean dago, bilaketa lanak koordinatzeko.

Esan bezala, Ertzaintza, Itsas Salbamendua eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia EAE albisteak Gurutze Gorria Muskiz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur Arrantza Suhiltzaileak Euskadiko Larrialdien Zentroa Kantauri itsasoa albisteak