Gizartea -
Genero indarkeria
Mugimendu feministaren A25eko mobilizazioak Hego Euskal Herrian
Mugimendu feministak mobilizazioak egingo ditu hiriburuetan eta herrietan.
eitb.eus
Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, azaroaren 25ean, mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak. ElkarretaratzeaK eta manifestazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta herrietan.
Lehenago ere egin dira protestak. Santurtzin, esaterako, larunbatean bildu dira indarkeria matxista salatzeko. Gure ahotsak, gure indarra lelopean manifestazioa egin dute Bizkaiko Ezkerraldeko udalerrian zehar.
Azaroaren 25ean izango dira mobilizazio garrantzitsuenak. Honakoak izango dira hiribuetako manifestazioen ordua eta ibilbidea:
Bilbo
19:30etik aurrera giza katea egingo dute itsasadarraren alde bietan, udaletxetik Pedro Arrupe zubira, "Indarkeria matxistaren aurrean, zerbitzu publikoak defendatu!" lelopean.
Donostia
Mobilzazioa Alderdi Ederretik abiatuko da 18:30ean, "Normaltasunak hiltzen gaitu, indarkeria matxistaren aurrean antolatu eta borrokatu" lelopean.
Gasteiz
Iparralde Gizarte Etxetik aterako da 19:00etan "Indarkeria sistemaren ispilu, ¡vamos a defendernos!" lelopean.
Iruñea
20:00etatik aurrera mobilizazio deszentralizatuak egingo dituzte auzo eta herrietan, "Pendiendo de un hilo, (gure eskubideak) elkarrekin lotu" lelopean.
Gainera, beste udalerrietan ere elkarretaratzeak deituko dituzte.