Gizartea -

Bizkaia

Bilboko mendiak eta parkeak ezagutzeko ibilbideak proposatu dizkie Udalak herritarrei

Familian egiteko ibilbideak dira guztiak, oso errazak eta hiri osotik sakabanatuak. Ibilbide guztiak www.geobilbao.eus webgunean daude eskuragai.

Pagasarri. Argazkia: Julio Mendiak
Bilboko mendiak eta parkeak ezagutzeko ibilbideak proposatu dizkie Udalak herritarrei
Pagasarri. Argazkia: Julio Mendiak

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiritik irten gabe egin daitezkeen arriskurik gabeko ibilbideak proposatu dizkie Bilboko Udalak herritarrei. Zehazki, besteak beste, Inguruko Berdegunea osatzen duten hiriko bazterrak ezagutzeko aukera eskaini die bertako bizilagunei. Halaber, arduraz jokatzeko eskaera egin die, jendetzak saihestuz eta osasun agintariek gomendatutako higiene eta distantzia aholkuei jarraituta.

Ildo horretan, herritarrek leku ezberdinez goza dezaten, Udalak norabide bakarreko hainbat ibilbide proposatu ditu: Artxanda-Avril mendia eta Pagasarri-Arnotegi-Arraiz, esaterako.

Familian egiteko ibilbideak dira guztiak, oso errazak eta hiri osotik sakabanatuak. Arangoititik, Deustutik, Salbetik, Begoñatik eta Otxarkoagatik (iparraldean) eta San Adriandik, Errekaldetik eta Zorrotzatik (hegoaldean) hasteko moduko paseoak dira. Gehienek 50 minutu eta ordu eta laurden arteko iraupena dute (orduko 4 kilometroko abiaduran), baina bada aukera luzeagorik ere; Errekaldetik eta Zorrotzatik proposatutakoak, adibidez (hiru ordutik gorakoak).Gainera, bizikletentzako ibilbide zirkular bat proposatu du Udalak Avril menditik, Iturritxualdetik irtenda.Ibilbide guztiak www.geobilbao.eus webgunean daude eskuragai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Kirolak Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Ganekogorta mendigunea Artxanda mendia gaur