Gizartea -
Sutea Araban
Hil egin da Oiongo kimika enpresan erredura larriekin zauritutako langilea
Joan den asteazkenean 'KUPSA Coatings' enpresa kimikoan izandako sutean zauritu zen langilea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iragan asteazkenean Oiongo (Araba) 'KUPSA Coatings' kimika enpresan izandako sutean zauritutako 62 urteko langilea hil egin da ostiral honetan Gurutzetako Ospitalean, erredura larrien ondorioz, Europa Press albiste-agentziak jakinarazi duenez.
Sutea 13:00ak aldera piztu zen Oiongo El Puntido industrialdean dagoen enpresan. Sutea nahasketa kimikoak egiten ziren pabiloi batean piztu zen, eta disoluzio oso sukoi eta leherkorreko biltegi bat zegoen bertan.
Sugarrak zirela eta, konpainiaren instalazioak hustu behar izan zituzten, baita industrialdean zeuden gainerako enpresak ere, eta zauritutako Kupsako langilea Logroñoko Ospitalera eraman behar izan zuten egoera kritikoan, erredura larriekin, eta, ondoren, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, Barakaldora, eta bertan hil da.