Gizartea -

COVID-19

Nafarroan 14 egunetan zehar aplikatuko diren neurri murriztaile berriak

Nafarroako Gobernuak neurri sorta berria onartu du koronabirusaren bigarren olatuari aurrea hartzeko. Neurriak urriaren 22an sartuko dira indarrean, eta azaroaren 4ra arte luzatuko dira.

PCR probak REFENAn. Argazkia: EFE
PCR probak REFENAn. Argazkia: EFE
PCR probak REFENAn. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak neurri sorta berria onartu du koronabirusaren bigarren olatuari aurrea hartzeko. Neurriak urriaren 22an sartuko dira indarrean, eta azaroaren 4ra arte luzatuko dira. Osasun Kontseilaritzaren Foru Aginduak jasoko ditu neurriak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dituzte datozen orduetan.

-Foru Erkidegoko sarrerak eta irteerak ixtea.

-Saltokiak eta kultura zein kirol instalazio guztiak 21:00etan ixtea.

-Taberna, jatetxe eta kafetegien itxiera (soilik prentsa eta ogia saldu dezakete, eta janaria etxez etxe banatu)

-Merkataritza-gune handietako aisialdia debekatzea (bakarrik erosketak egin ahal izango dira).

-Toki publikoetan sei pertsona baino gehiago biltzea debekaturik egongo da.

-"Elkarbizitza burbuilak" sortzea derrigorrezkoa izango da etxebizitza bakoitzean.

Neurri gehiago

Zirkulazioa: Baimenduta dago lurraldea zeharkatzea baldin eta abiapuntua eta helmuga Nafarroatik kanpo badira.

Garraioa: Herri barruko garraio publikoan % 50ekoa da gehienezko edukiera, ordu-tarte guztietan. Eskola garraioan ez da neurri bera aplikatuko.

Ostalaritza: Taberna eta jatetxe guztiak itxita dauden arren, hoteletako jangelak zabalik daude, baina bertan ostatu hartu dutenei soilik eman ahal diete zerbitzua, eta mahai bakoitzean sei pertsona elkartu ahal izango dira gehienez. Halaber, etxera eramateko menuak prestatu ahalko dituzte jatetxeek, 21:00ak arte.

Hiletak eta beilak: Leku irekietan 25 pertsona bildu ahal dira, asko jota, eta itxietan 10. Azaroaren 1ean, hilerrietan 3 metro koadroko tartea gorde beharko dute bisitariek.

Saltokiak: % 40ko edukiera izango dute, eta 21:00etan zarratuko dituzte ateak.

Azokak: Kaleko azoka txikietan postu batetik bestera 4,5 metroko tartea egon beharko da, aurrez aurre, eta erosleen artean 1,5 metrokoa.

Akademiak eta autoeskolak: Aurrez aurreko eskolak egingo dira, betiere edukieraren % 40 eta 1,5 metroko distantzia errespetatuz.

Liburutegiak: Kasu honetan, edukiera % 30ekoa izango da.

Kirol jarduerak eta instalazioak: Barruko jardueretarako % 30eko edukiera ezarri dute; kanpokoetarako, berriz, % 40koa. Ezingo dira aldagelak erabili, ezta dutxak, iturriak eta antzekoak ere. Kirol lehiaketetan ez da ikuslerik egongo.

Igerilekuak: % 30eko edukiera dute gaurtik aurrera.

Jolastokiak: % 30eko edukiera errespetatzeaz gain, haurrek ezingo dute 21:00etatik aurrera jolasean jardun.

Alkohol salmenta: 21:00etatik 08:00etara ez da alkoholik salduko.

Zaharren egoitzak: Bisitak eta egoiliarren joan-etorriak debekatuta daude.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak María Chivite Koronabirusa