Gizartea -

Gipuzkoa

40 pertsona jai giroan harrapatu dituzte Irungo antzinako perretxiko hazitegi batean

Gainera, bosti droga izateagatik espedientea zabaldu diete, eta beste biri desobedientziagatik eta agintaritzari jarkitzeagatik.

Meaka auzoko perretxiko hazitegi zaharra, Irunen (Gipuzkoa). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Meaka auzoko perretxiko hazitegi zaharra, Irunen (Gipuzkoa). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Meaka auzoko perretxiko hazitegi zaharra, Irunen (Gipuzkoa). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 bat pertsonari isuna jarri diete, Irungo (Gipuzkoa) antzinako perretxiko hazitegi batean festa egiteagatik. Gainera, bosti droga izateagatik espedientea zabaldu diete, eta beste biri desobedientziagatik eta agintaritzari jarkitzeagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 03:00ak aldera Ertzaintzak eta Irungo Udaltzaingoak dispositibo bateratua abiatu dute, festa klandestinoaren berri izan ondoren. Meaka auzoko perretxiko hazitegi ohi batean harrapatu dituzte.

Bertaratu direnean, poliziek 40 bat pertsona topatu dituzte jai giroan. Pandemiaren aurkako osasun araudia urratzeagatik isunak jarri dizkiete.

Gainera, bosti droga izateagatik espedientea zabaldu diete, eta beste biri desobedientziagatik eta agintaritzari jarkitzeagatik.

Era berean, Udaltzaingoak musika ekipoak atzeman eta zenbait ibilgailu ibilgetu ditu, trafiko araudia ez betetzea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Jaiak Osasun albisteak Koronabirusa Isunak