Gizartea -

Koronabirusa

Baheketa Irungo Txingudi institutuan, 23 ikaslek eta 4 irakaslek positibo eman ostean

PCRa zentroan bertan egingo diete ostiral honetan DBHko 2., 3. eta 4. mailako ikasle eta irakasleei.

PCR proba. Argazkia: EiTB
PCR proba. Argazkia: EiTB
Gaur goizean hasiko dira PCR probak egiten Irungo Txingudi institutuan

0:57

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak COVID-19aren baheketa egingo du ostiral honetan Irungo (Gipuzkoa) Txingudi institutuan, 23 ikaslek eta 4 irakaslek positibo eman ostean.

Ignacio Garitano Osakidetzaren COVID-19aren Kontrol eta Zaintza Sareko koordinatzaileak azaldu duenez, zentroan bertan egingo diete PCR proba DBHko 2., 3. eta 4. mailako ikasle eta irakasleei.

Garitanok gogorarazi duenez, baheketa hauek pertsona asintomatikoak atzemateko daude prestatuta, positibo eman duten pertsonekin harreman estua izan dutenak dagoeneko isolatuta dadudelako. Positibo eman ez duten ikasle guztiek eta kutsatutakoekin harreman esturik izan ez dutenek bizitza normala egin dezakete.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak Koronabirusa Irakasleen albisteak