Gizartea -

Arkitektura jaialdia

Open House Bilbo jaialdiak kaleko bisitak ere eskainiko ditu aurten

Aurten urriaren 24an eta 25ean egingo dute. 21 eraikin eta 5 espazio publiko bisitatu ahalko dira.

Arriaga Antzokia, bisitatu ahalko den eraikinetako bat. Argazkia: Begoña Barrutia
Arriaga Antzokia, bisitatu ahalko den eraikinetako bat. Argazkia: Begoña Barrutia
Arriaga Antzokia, bisitatu ahalko den eraikinetako bat. Argazkia: Begoña Barrutia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Open House Bilbo arkitektura jaialdia urriaren 24ko eta 25eko asteburuan egingo dute aurten, baina errealitate berriari egokituta: eraikin gutxiago egongo dira bisitatzeko, kaleko bisitak ere eskainiko dituzte, eta taldeak mugatu egingo dituzte.

Horren ildotik, bisitetan eta jardueretan 10 pertsonako taldeak elkartu ahalko dira gehienez, eta segurtasun distantzia mantendu beharko dute. Gainera, bisitak egiteko aldez aurretik izena eman beharko da jaialdiaren webgunean. Izen-emateko epea hilaren 16an zabalduko da bisitetarako, eta 19an jarduetarako.

Open House Bilbao jaialdiaren laugarren edizio honetan, hiriko espazio publikoak izango du protagonismoa, hala nola Kale Nagusiak, Abandoibarrak eta Campo Volantinek.

Gainera, 21 eraikin bisitatu ahalko dira, besteak beste udaletxea, Arriaga, Bidebarrieta, Euskalduna, Ibaigane eta Arte Eder Museoa.

Era berean, ibilbide didaktikoak ere eskainiko dituzte, naturari, trenari eta nabigazioari lotutakoak.

Open House nazioarteko jaialdia da eta 1992an sortu zen, Londresen. Egun, mundu osoko 40 hiritan egiten dute urtero.

Bizkaian, 2017an egin zuten aurrenekoz, Bilbon, eta hurrengo urteetan Barakaldora eta Getxora ere hedatu zen.

Hauek dira aurten bisitatu ahalko diren eraikinak eta espazioak:

Eraikinak

1.Eleiz Museoa

2.“La Bolsa” eraikina

3.Cava etxeak

4.Bidebarrietako udal liburutegia

5.Arriaga Antzokia

6.Villa María

7.Bilboko udaletxea

8.Olabarri jauregia

9.Ibaigane jauregia

10.Elorrietako suhiltzailetegia

11.La Concordia geltokia

12.Bilboko Elkarte Filarmonikoa

13.Bizkaiko Foru Liburutegia

14.Arte Ederren Museoa

15.Deustuko sifoia

16.Euskalduna Jauregia

17.Itsas Museoa

18.EHUko Bizkaia Aretoa

19.Miribillako Kirol Jauregia

20.Euskadiko Artxibo Historikoa

21.Carreras Múgica arte galeria

Espazio publikoak

22.Campo Volantín

23.Kale Nagusia

24.La Naja kaia

25.Casilda Iturrizar parkea

26.Abandoibarra

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Arriaga Antzokia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zazpikaleak Bilbo Open House