Gizartea -

KORONABIRUSA

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da intentsitate txikiko kiroletan, Nafarroan

Neurria gutxienez urriaren 26ra arte egongo da indarrean. Egoera epidemiologikoaren arabera, ordea, luzatu ahal izango da.

Emakume bat kirola egiten. Artxiboko argazkia: EFE
Emakume bat kirola egiten
Emakume bat kirola egiten. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Kirolaren Institutuak atzo argitaratutako ebazpenaren arabera, intentsitate txikiko kiroletan musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da, eta entrenamenduak eta lehiaketak ikuslerik gabe egingo dira.

Neurriak urriaren 13tik 26ra bitartean egongo dira indarrean, biak barne, eta luzatu edo aldatu egin ahalko dira, egoera epidemiologikoaren arabera.

Maskara nahitaezkoa izango da intentsitate txikiko edo ertaineko jarduera guztietan, hau da, arnas maiztasuna oso handia ez den jarduera guztietan.

Entrenamenduetan edo lehiaketetan ezingo dira aldagelak erabili, igerileku estalietan izan ezik. Halaber, ez da baimenduko dutxak erabiltzea.

Hurrengo bi asteetan, ebazpena indarrean dagoen bitartean, ezingo da kirol-ekitaldirik egin, Espainiako Itzuliko etapak izan ezik, interes eta eragin soziala dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gaixotasunak bideoak Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Osasunari buruzko albisteak COVID olatu berria Maskarak gaur