Gizartea -

GABONAK 2020

Aurtengo Gabonetako ekitaldiak ezberdinak izango dira Hego Euskal Herrian

Hiriburuetako udalak lanean ari dira aurtengo Gabonak nola antolatu pentsatzen. Santo Tomas eguna ospatuko al da? Etorriko al dira Olentzero eta Mari Domingi gurera? Eta Errege Magoak?

Olentzero eta Mari Domingi Donostiako kaleetan. Argazkia: EiTB
Olentzero eta Mari Domingi Donostiako kaleetan.
Olentzero eta Mari Domingi Donostiako kaleetan. Argazkia: EiTB

EUSKADI IRRATIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udazkenean sartu gara eta aurtengo Gabonak berehala izango ditugu ate-joka. Koronabirusaren pandemia hasi zenetik, Hego Euskal Herriko ia jai guztiak bertan behera gelditu dira. Jakin badakigu inauteriak ez direla ospatuko leku askotan, eta gauza jakina da 2020ko Gabonak ere ezberdinak izango direla.

Hiriburuetako udalak lanean ari dira aurtengo Gabonak nola antolatu pentsatzen. Santo Tomas eguna ospatuko al da? Etorriko al dira Olentzero eta Mari Domingi gurera? Errege Magoak ikusiko al dituzte aurten gure etxeko txikiek?

Santo Tomas egunean jendetza bildu ohi da urtero Gipuzkoako hiriburuan. Donostiako Udala egun horretan zer egin pentsatzen ari da oraindik, eta Bilboko Udalarekin hizketan ari da, eguna ospatuz gero, antzera egiteko bi hiriburuetan.

Bilbon, BBK Fundazioak antolatu ohi ditu egun horretako ospakizunak, eta ez du oraindik erabakirik plazaratu. Juan Mari Aburto alkateak ETB1eko Egun On Euskadi saioan esan du, nolanahi ere, zerbait egitekotan, ezberdina izango dela aurreko urteekin alderatuta. Gauza bera esan du Olentzero eta Mari Domingiri buruz, baita Errege Magoei buruz ere. Ekitaldi horiekin "beste plan ezberdin bat pentsatzen ari gara. Gure asmoa da Bilboko umeei zer edo zer eskaintzea", esan du Bizkaiko hiriburuko alkateak.

BIDEOA | "Ez da Olentzero eta Mari Domingiren desfilerik izango, ezberdina izango da"

"Ez da Olentzero eta Mari Domingiren desfilerik izango, ezberdina izango da"
"Ez da Olentzero eta Mari Domingiren desfilerik izango, ezberdina izango da"
"Ez da Olentzero eta Mari Domingiren desfilerik izango, ezberdina izango da"

1:42

Donostiak ere ez du oraindik erabaki zer egingo duen pertsonaia magiko horiekin, eta, Gasteizen, Estibaliz Canto Hezkuntza eta Kultura zinegotziak iragarri du ez dela Olentzeroren eta Errege Magoen desfilerik izango. "Jai hauetako benetako protagonistak diren umeen ilusioari eustea lortuko duen programa bat osatzen ari gara", esan du.

Iruñean, berriz, kalejira horiek antolatzen dituzten elkarteek esan dutenez, kalean ez da inolako ekitaldirik izango.

Gabonetatik harago, Donostiako Udalak joan den astean jakinarazi zuen inauterietako desfilerik ez dela izango 2021ean, eta elkarte eta eragile ezberdinekin bilerak egingo dituela San Sebastian egunari buruzko erabaki konpartitu bat hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Gasteizko Udala albisteak Donostiako Udala albisteak Bilboko albisteak Donostiako informazioa San Tomas azoka 2023 Bilbo Iruñeko albisteak Gabonak albisteak Olentzero 2023 Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gasteiz berriak Eguneko albisteak Iruñeko Udala Koronabirusa