Gizartea -
Arabako campusa
EHUk espedientea zabaldu dio eskolak musukorik gabe eman zituen irakasle bati
Maisuak positibo eman du PCR proban, eta ondorioz, Elikagaien Zientzia eta Teknologia graduko lehen mailako 20 bat ikasle koarentenan jarri dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) espedientea zabaldu dio Arabako campusean, zehazki Farmazia Fakultatean, eskolak ematen dituen irakasle bati ikasgelan musukoa ez jartzeagatik. Irakasleak positibo eman du PRC proban, eta ondorioz, berarekin ikasgelan izan diren 20 bat ikasle bakartu egin behar izan dituzte, EHUk Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.
Hori horrela, EHUk ikerketa egingo du argitzeko irakasleak zergatik ez zuen musukoa jantzi eskolak ematen zituen bitartean.
Irakasleak COVID-19an positibo eman ostean, Elikagaien Zientzia eta Teknologia graduko lehen mailako 20 bat ikasle bakartu dituzte, badaezpada.
EHUk dei egin die ikasle eta irakasle guztiei prebentzio neurriak errespeatzeko, koronabirusa hedatzea galarazteko.
Unibertsitatearen arabera, gertatutakoa “guztiz apartekoa” da, eta horren ostean dagokion protokoloa abiatu eta Osakidetza informatu zuen.
Era berean, EHUk azaldu du informazio espedientea ireki duela, erantzukizunak argitzeko.
Ikerketa 15 egunean bukatzea espero du EHUk.