Gizartea -
Koronabirusa
Hiru adineko hil dira Bizkaiko egoitzetan, eta 205 kutsatu zenbatu dituzte
Bigarren olatuan 47 adineko hil dira dagoeneko Bizkaiko egoitzetan.
Agentziak | Erredakzioa
Bizkaiko adinekoen egoitzetan hiru pertsona hil dira azken orduetan COVID-19aren ondorioz. Pandemiaren bigarren olatuan 47 adineko hil dira jadanik.
Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, 123 positibo baieztatu dituzte egoitzetan, eta 27 adineko ospitalean dira. Gainera, 99 langilek positibo eman dute, eta beste 59 bakarturik daude, baina COVID-19a baieztatu barik.
13 egoitzetan adinekoak kutsatu dira: Leioa-IFAS (19), DomusVI Miraflores-Bilbo (16), Zuetxe-Bakio (15), San Jose Etxe Alai-Mungia (12), Albiz Santiago Llanos-Sestao (11), Elorrio-IFAS (10), Ibarrekolanda-Bilbo (9), Marcelo Gangoiti-Muskiz (8), Misericordi-Bilbo (7), Santa Maria-Getxo (7), Ballesol-Bilbo (5), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbo (2) eta Elorduy-Barrika (2).
Koronabirus kasuak artatzeko Birjinetxe unitatean 75 pertsona daude; horietako 55 adinekoak dira. Azken horien artean, 20 egoera zaurgarrian egotegatik berton koarentena egiten ari dira ospitalean egon ondoren.