Gizartea -

Koronabirusa

Beste 263 ikasle konfinatu dituzte Nafarroan, eta guztira 2.528 daude isolatuta

Iruñeko (6 zentro), Azagrako, Zizurreko, Mutiloako, Burlatako, Doneztebeko eta Tuterako eskoletan ezarri diete berrogeialdia azken horiei.

Haurrak eskolan sartzen. Argazkia: Efe
Haurrak eskolan sartzen. Argazkia: Efe
Haurrak eskolan sartzen. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare publikoko eta pribatuko Haur eta Lehen hezkuntzako 12 zentrotako 163 ikasle gehiago isolatu dituzte azken 24 orduetan Nafarroan, eta guztira 2.528 dira egoera horretan daudenak, ziklo horietako ikasleen % 4,08.

Isolatuta dauden ikasleak 123 hezkuntza taldetakoak dira, hori horrela, Haur eta Lehen hezkuntzan gaur egun dauden taldeen % 3,49tan atzeman dituzte positiboak.

Hain zuzen ere, Foru Gobernuak zabaldutako datuen arabera, 70 zentrotan daude isolatuta dituzten ikasgelak.

Azken orduotako konfinamenduak Iruñeko (6 zentro), Azagrako, Zizurreko, Mutiloako, Burlatako, Doneztebeko eta Tuterako eskoletan izan dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Osasunbidea gaur