Gizartea -
Koronabirusa
PCR proba egitera deitu ditu Osakidetzak Mungiako Goieta tabernako bezeroak
Abuztuaren 21a eta 26a bitartean taberna horretan egon ziren pertsona guztiek egin beharko dute PCR proba. Horretarako, osasun-zentrora edo Osasun Batzordera deitu beharko dute aurretik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Osasun Sailak eta Osakidetzak eskatuta, abuztuaren 21a eta 26a bitartean Mungiako (Bizkaia) Goieta tabernan (Aritz bidea, 2) egon ziren pertsona guztiek PCR proba egin beharko dute.
Horretarako, osasun-zentrora edo Osasun Batzordera (902 20 30 50) deitu beharko dute lehenik, han jasoko baitute proba egiteko hitzordua.
Probak Urdulizko ospitalean egingo dituzte, irailaren 2tik aurrera (10:00etan hasita), eta emaitzak SMS mezu bidez igorriko dituzte. Asteazken honetan 250 PCR proba egin dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea