Gizartea -
Koronabirusa
Ikasle, guraso eta irakasleentzako gomendioak "klasera modu seguruan itzultzeko"
Nafarroako Unibertsitate Klinikak kutsatzeak ekiditeko eskoletan jarraitu beharreko garbitasun, distantzia eta osasun gomendioak bildu ditu dokumentu batean.
Agentzia | Erredakzioa
Nafarroako Unibertsitate Klinikako Babesteko Medikuntzan, Pediatrian eta Gaixotasun Infekziosoetan adituek ikasturte berriaren hasieran COVID-19 kasuen igoera ekiditeko gomendioak bildu ditu dokumentu batean.
Klasera modu seguruan itzultzeko dokumentuan bildutako gomendioen artean daude aitite-amamek ez eramatea umeak ikastetxera eta ikaslea etxera itzultzean arropa kentzea.
Neurri hauek umeek klasean jarraitu beharrekoak dira, baita ikastetxetik etxera heltzean ere.
Gainera, gai orokorragoak ere aipatzen ditu, beste ikasleekin, irakasleekin edo ikastetxeko beste edozein pertsonarekin jarraitu beharko lituzketenak. Era berean, gurasoek etxean eta irakasleek klasean kontuan izateko neurriak ere bildu dituzte.
Berez, NUKeko osasun langileek emandako aholkuak hiru taldetan sailkatu dituzte: garbitasun, distantzia eta osasun gomendioak.
KLASERA MODU SEGURUAN ITZULTZEKO
Nafarroako Unibertsitate Klinikako neurri prebentiboen laburpena:
IKASTETXEAN
- Eskuak ura eta xaboiarekin edo gel hidro alkoholikoarekin garbitzea, batez ere ikastetxean, klasean edo jantokian sartzean eta irtetean
- Musukoa beti erabiltzea, batez ere leku itxietan
- 1,5 metroko segurtasun distantzia, klasean, jantokian zein kanpoan
- Umeei doministiku edo eztul egitean ahoa eta sudurra tapatzen irakastea
- Botatzeko zapiak erabiltzea
- Begiak, sudurra eta ahoa ez ukitzea
- Edozein sintoma guraso edo irakasleei esatea
- Sintomarekin klasera ez joatea
- Irakasleek sintomarik duen ikaslea lehenbailehen isolatzea
ETXERA HELTZEAN
- Ikastetxean erabilitako oinetakoak kentzea
- Ezer ez ukitzea
- Ahal bada, dutxa bat hartzea
- Mobila, betaurrekoak eta beste objektuak garbitzea
- Ikastetxean erabilitako arropa aireratzea
- Arropa gutxienez 40 gradutan garbitzea
- Sukaldea eta komuna garbitzeko lejia duten produktuak erabiltzea
- Ahultasun egoeran daudenekin bizitzen bada, gela desberdinak erabiltzea
Plan osoa, gaztelaniaz: