Gizartea -
KORONABIRUSA TXERTOA
Espainian COVID-19aren aurkako txerto baten lehen saiakuntza klinikoa baimendu da
Salvador Illa Osasun ministroak iragarri duenez, txertoa Janssen enpresarena da eta 18 eta 55 urte bitarteko 190 boluntario osasuntsuk parte hartuko dute entseguan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
COVID-19aren aurkako txerto baten lehen entsegu klinikoa egiteko baimena eman du Osasun Ministerioko Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak.
Salvador Illa Osasun ministroak, ostiral honetan emandako prentsaurreko batean, iragarri du txertoa Janssen enpresarena dela eta 18 eta 55 urte bitarteko 190 boluntario osasuntsuk parte hartuko dutela entseguan.
AURREAPENA (Informazioa osatzen ari gara...)
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea