Gizartea -

Nafarroa

Eugiko bizilagun bat ikertzen ari dira, haren ehiza-txakurretako bi hiltzea egotzita

Animaliei tratu txarrak ematea leporatu dio Guardia Zibilak. 32 urteko gizonak, txakurrak eskopeta batekin hil zituela onartu zuen, eta animalien gorpuak non utzi zituen esan zien agenteei.

Eugi (Nafarroa). Artxiboko argazkia: Angel Iriarte
Eugi (Navarra).
Eugi (Nafarroa). Artxiboko argazkia: Angel Iriarte

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

32 urteko gizon bat inputatu dute Eugin (Nafarroa), animaliei tratu txarrak ematea egotzita, Guardia Zibilak astearte honetan ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Ekainaren 12an, Seprona bertaratzeko eskatzen zuen dei bat jaso zuen Guardia Zibilak, artalde bati eraso egin zioten ehiza-txakur batzuk identifikatzeko asmoz. Agenteek txakurren jabea aurkitu zuten, herriko bizilagun bat, eta txakurrak eramateko eta bere zaintzapean edukitzeko eskatu zioten.

Ondoren, ekainaren 22an, Sepronako agenteek txakurren inguruko dokumentazioa eskatu zioten jabeari. Dena dela, animaliak sakrifikatu egin zituela esan zien Eugiko bizilagunak agenteei, eta txakurrak identifikatzeko kartilak albaitaritza-zentroan zeudela, eutanasia egin zienean han utzi baitzituen.

Agenteek ikerketa bat hasi zuten, eta, ondorioz, gizonak bost txakur zituela jakin zuten. Alabaina, albaitaritza-zentroan ez zuten eutanasiarik egin.

Handik gutxira, txakurrak eskopeta batekin hil zituela onartu zuen gizonak, eta animalien gorpuak non utzi zituen esan zien agenteei.

Kasu hori, Nafarroan etxeko animaliak hiltzeari edo eutanasia egiteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legean ezarritako kasuetatik kanpo dago.                                                                  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Iruñea Nafarroa Delituak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Animaliak Ehiza handia albisteak