Gizartea -
COVID-19
PCR probak abuztuaren 14tik 17ra Gernikako gaueko aisialdi zonaldean egon direnei
Probak astelehen honetan hasiko dira, 10:00etan, Gernikako Ospitalean, eta abuztuaren 29ra arte luzatuko dira. Emaitza guztiak SMS bidez jakinaraziko dira.
EITB.EUS
Osasun Sailak eta Osakidetzak PCR probak egingo dizkiete abuztuaren 14an, 15ean, 16an eta 17an Gernikako gaueko aisialdiko zonaldeko tabernetan egon diren pertsona guztiei COVID-19 kasu berri posibleak atzeman ahal izateko.
Ohar batean azaldu duenez, kale horretan egondako pertsonek beren Osasun Zentrora edo Osasun Kontseilura (900 20 30 50) deitu beharko dute PCR proba bat egiteko hitzordua eskatzeko. Probak astelehen honetan hasiko dira, 10:00etan, Gernikako Ospitalean, eta abuztuaren 29ra arte, ostirala, luzatuko dira. Emaitza guztiak SMS bidez jakinaraziko dira.
Halaber, Osasun Sailak eta Osakidetzak segurtasun neurriak gogorarazi nahi izan dituzte. COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak izanez gero, hala nola sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimena galtzea, edota sintomarik izan ez baina PCR proba baten erantzunaren zain egonez gero isolatu egin behar dugula azpimarratu dute.
Amaitzeko, "lasaitasun" mezua zabaldu dute, eta neurri horiek "prebentzio neurriak" besterik ez direla, eta helburu bakarra "transmisioa ahalik eta azkarren atzeman eta kutsatze berriak ekiditea" dela berretsi du.