Gizartea -

KORONABIRUSA

Espainiako Gobernua erkidegoekin bilduko da gaur, zahar etxeetako egoera aztertzeko

Adinekoen egoitzetako patronalak bilera horretan egon nahi du euren egoera azaltzeko eta agerraldiei aurre egiteko dituzten gabeziak mahaigaineratzeko.

Agerraldiak ugaritzen ari dira Estatu osoko zaharren egoitzetan.
Agerraldiak ugaritzen ari dira Estatu osoko zaharren egoitzetan.
Agerraldiak ugaritzen ari dira Estatu osoko zaharren egoitzetan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuaren Gizarte Zerbitzuetako Presidenteordetzak autonomia erkidego guztietako ordezkariak biltzen dituen zaharren egoitzetako lantaldearen bilera deitu du astelehen honetarako, abuztuak 24, COVID-19ren agerraldien inguruen berri eman dezaten, baita aurre egin behar dieten premien edo zailtasunen berri ere.

Pablo Iglesiasek zuzentzen duen sailak ohar baten bidez azaldu duenez, bilera horretan, halaber, gizarte-zentro erresidentzialen eta osasun sistemen artean ezarritako koordinazio mekanismoak aztertuko dituzte, baita Erantzun Goiztiarreko Plana egoitzez bestelako gizarte-zerbitzuetara egokitzea ere, eta martxoan eta apirilean egindako gomendioen dokumentu teknikoak eguneratuko dituzte.

Koronabirusaren aurrean egoitzek duten egoera aztertzeko lantaldea ekainaren 18an sortu zen, eta ekainaren 25ean eratu zen, lehen bilera egin zenean. Bigarrena abuztuaren 4an izan zen, modu telematikoan; beraz, astelehenekoa hirugarren topaketa izango da.

Zentro horietako patronalek bilera horietan egotea eskatzen dute, "pandemiaren hilabete hauetan egoitzen benetako egoera zein den ezagutzen dugulako eta, batez ere, ditugun zailtasunak eta gabeziak ezagutzen ditugun bakarrak garelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Adinekoak gaur