Gizartea -
KORONABIRUSA
COVID-19agatik bertan behera utzitako oporren diruaren itzulera eska daiteke
"Balizko konfinamendu baten ondorioz, bidaiariak ezin badu bere opor-lekura joan, ordaindutako diruaren itzulera eskatu dezake", garraioarena eta ostatuarena, alegia.
EUROPA PRESS | ERREDAKZIOA
Uda honetako opor sasoiaren harira, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteak (OCU) gogoratu duenez, "COVID-19agatik bertan behera utzitako oporrengatik ordaindutako diruaren itzulera eskatzeko eskubidea daukate kontsumitzaileek".
Enrique Garcia OCUko bozeramaileak argitu duenez, "legeak argi dio 36. artikuluan, eta egungo normaltasun berrian indarrean jarraitzen du: koronabirusarekin lotutako edozein gertaerak kontratu baten gauzatzea oztopatzen badu, kontratu hori baliogabetu dezake kontsumitzaileak eta ordaindutako diruaren itzulera eskatu".
Garciak ohartarazi duenez, "baliteke enpresek bonu bat eskaintzea, baina hartzea edo ez beti borondatezkoa da". "Batzuetan, hegazkin-konpainiek bereziki, ez dute behar besteko informazioa eskaintzen, aukera bakar moduan aurkezten dute, eta hori ez du legeak baimentzen", gaineratu du.
Opor-lekura joan ezina
OCUk zehaztu duenez, "balizko konfinamendu baten ondorioz, bidaiariak ezin badu bere opor-lekura joan, ordaindutako diruaren itzulera eskatu dezake", garraioarena eta ostatuarena, alegia. Gainera, konfinamendua ezarrita, oporrak arinago amaitu behar izanez gero, "disfrutatu gabeko zerbitzuetako diruaren itzulera ere eskatu dezake".
Kontsumitzaileen Elkarteak azpimarratu duenez, "idatziz beti egin behar da erreklamazioa, jaso izanaren adierazpenarekin eta 14 egun baino gutxiagoko epean". Azkenik, "bonoaren lehenengo aukera horrekin ez konformatzea" gomendatu du.