Gizartea -

Koronabirusa

6.000 covid test egingo dira Nafarroako zaharren eta desgaitasuna dutenen egoitzetan

Probak egoiliarrei eta langileei egingo dizkiete, infekzio eta immunitate egoera zein den ezagutzeko.

Zaharren egoitza bat. Argazkia: EFE
Zaharren egoitza bat.
Zaharren egoitza bat. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Osasun Saileko zuzendari nagusiak, Carlos Artuondok, aurreratu du sailak PCR eta immunitate probak egingo dizkiela 6.000 pertsonei, zaharren egoitzetan eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetan.

Proba hauen helburua "infekzio eta immunitate egoera baloratzea" da eta modu orokortuan egingo dira, baita egoitzetako langile guztiei ere, bai lanean daudenei eta oporretatik edo zentroetatik kanpo denbora luzez egon direnei ere.

Prentsaurrekoan, "egungo egoera kontuan hartuta", proba hauek lehentasunezkotzat aurkeztu ditu zuzendari nagusiak. Argitu duenez, Osasun Sailak "zaharren eta desgaitasuna duten pertsonen erresidentziak blindatzeko" helburuz hartu du erabakia. Lana oraindik amaitu gabe dagoen arren, guztiz zehazteko bidean da Eskubide Sozialen Sailarekin elkarlanean egoera ahalik eta gehien blindatzeko asmoz.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasunari buruzko albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Nafarroako Osasun Zerbitzua Adinekoei buruzko albisteak