Gizartea -

KORONABIRUSA

Galdakaoko Muguru tabernako bezeroei PCR proba egiteko eskatu die Osasun Sailak

Uztailaren 27tik abuztuaren 4ra bitartean lokalean egon zirenek proba egitea eskatu du Osasun Sailak ohar batean.

Osasun-langile bat. Argazkia: EFE
Osasun-langile bat. Argazkia: EFE
Osasun-langile bat. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila Galdakaoko Muguru tabernan beste koronabirus foku bat dagoen ikertzen ari da. Ganekogorta kalean dago taberna hori, eta bisitariei eskatu die asteburu honetan PCR proba bat egiteko hitzordua eskatzeko.

Uztailaren 27tik abuztuaren 4ra bitartean lokalean egon zirenek proba egitea eskatu du Osasun Sailak ohar batean.

Proba horretarako hitzordua eskatzeko 94 600 74 00 telefonora deitzeko eskatu die. Osasun Sailak adierazi duenez, probak Galdakaoko anbulatorioko moduluetan egingo dituzte larunbatean eta igandean, 10:00etatik 17:00etara.

Oraingoz, hartutako neurriak "prebentziozkoak soilik" direla adierazi du Osasun Sailak, eta haien helburua "ahalik eta lasterren balizko transmisio bat detektatzea eta kutsatze berriak saihestea" dela.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao berriak Bizkaiko albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa olatu berria