Gizartea -

COVID-19

San Prudentzio egoitzako adinekoek eta senideek lorategietan paseatu ahalko dute

Osasun krisia dela medio adinekoek ateratzea debekaturik dute eta, orain arte, senideen bisitak egoitza barruan jasotzen zituzten.

Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Prudentzio egoitzako adinekoek eta haien senideek alboko lorategietan paseatzeko aukera izango dute gaurtik aurrera, Gasteizko Udalak jakitera eman duenez.

Osasun krisia dela medio adinekoek ateratzea debekaturik dute eta, orain arte, senideen bisitak egoitza barruan jasotzen zituzten. Arratsaldetik aurrera, lorategia esklusiboki adinekoentzako eta haien senitartekoentzako izango da 10:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 20:00etara.

“Gaur martxan jartzen dugun neurri honekin lanean asteak eman ditugu. Gure helburua adinekoen eta haien senideen ongizatea areagotzea da, pandemiaren ondorioak izugarri sufritu dituztelako”, azpimarratu du Jon Armentia Gizarte Gaietarako zinegotziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa