Gizartea -

COVID-19

Bilboko Back&Stage diskotekan egindako baheketa lanak 13 positibo atzeman ditu

12 bezerok eman dute positibo, eta langile batek. Diskoteka horretan egondako beste 115 laguni egingo dizkiete gaur PCR probak.

Bilboko Back&Stage diskotekaren irudietako bat. EiTB
Bilboko Back&Stage diskotekaren irudietako bat
Bilboko Back&Stage diskotekaren irudietako bat. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den uztailaren 18an Bilboko Back&Stage diskotekan egondako lagunen artean egindako baheketa-lanari esker, 13 koronabirus kasu atzeman ditu Osasun Sailak, horietako bat langilea eta gainerakoak, berriz, bezeroak.

Lehenengo kasu positibo atzeman zenean, uztailaren 18an diskoteka hartan izandako herritarrak deitu zituzten Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak, COVID-19aren Zaintza Planari jarraituta, herritar horiei PCR probak egiteko, hain zuzen ere. 

Ostiral honetan 234 PCR probak egin dituzte Basurtuko Ospitalean jarritako karpan, eta horietatik 12k positibo eman dute. Gainera, diskoteka hartako langile batek ere positibo eman du. Larunbat honetan 115 pertsona gehiago pasako dira karpa horretatik, PCR proba egin diezaieten.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Deseskalatzea