Gizartea -
COVID-19
Gasteizko pabilioi batean egiten ari ziren festa bat itxi du Udaltzaingoak
Gainera, 43 pertsonen aurkako salaketa aurkeztu du, koronabirusa saihesteko osasun araudia urratzea egotzita.
AGENCIAS | REDACCIÓN
Gamarra Ateko industria-pabiloi batean egiten ari ziren jai bat itxi du Gasteizko Udaltzaingoak, eta 43 pertsonen aurkako salaketa aurkeztu, koronabirusa saihesteko osasun araudia urratzea leporatuta.
Sare sozialen bidez Udaltzaingoak azaldu duenez, jai hori egiteko baimenik ez zuten, eta suteak prebenitzeko babes neurririk ere ez zituzten, esaterako, su-itzaltzaileak, seinaleak eta ebakuazio bideak.
Bestalde, maskarilla ez eramateagatik salaketa ugari aurkeztu du larunbat honetan Gasteizko Udaltzaingoak, tartean, Aranzabalen zeuden 25 gazteri eta Aragoi kaleko lonja bateko beste 24ri.
Blusaren Eguna ospatzen da Gasteizen uztailaren 25ean, abuztuaren 4an hasten diren Andra Mari Zuriko jaien atarian. Aurten, pandemia dela-eta jai, guztiak bertan behera utzi zituen Gasteizko Udalak.