Gizartea -

Koronabirusa

Familiarekin eta lagunekin seguru egoteko jarraibideak

Erizainen Kontseiluak garatutako gida ofizialean, familian edo lagunartean egotekoan kontuan izan beharreko pauta batzuk zehazten dira.

Familia bat maskarak jantzita. Irudia: EFE.
Familia bat maskarak jantzita. Irudia: EFE.
Familia bat maskarak jantzita. Irudia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erizainen Kontseiluak infografia bat eta bideo animatu bat garatu du gizarteari erakusteko nola jokatu segurtasunez familia eta lagunartean. Infografia horrek jasotzen duen neurrien artean mahai tresnak eta platerak beste inorekin ez partekatzea, maskara une oro jantzita edukitzea eta bisitetan gauden denbora murriztea aholkatzen dira.

Florentino Pérez Raya Erizainen Kontseilu Nagusiko presidenteak azaldu duenez, “sozializatzeko gogoa eta maite dugun jendearekin egoteko gogoak handiak dira horrenbeste hilabeteren ostean, baina une horietan da, hain zuzen ere, atzerapauso bat emateko arrisku gehien dagoen momentua”.

Ondorengoak dira kontseiluak helarazitako gomendio batzuk:

-       Pertsonaren batek sintomarik edukiz gero, ez ospatu elkartzerik. Kasu horietan, koronabirusarentzat ahalbidetutako telefono zenbakira deitu eta osasun autoritateei jakinarazi probak egin ala ez erabaki dezaten.

-       Iritsi aurretik, anfitrioiek kontuan izan beharko dute zenbat pertsona gonbidatu ditzaketen segurtasun distantzia mantenduta, eta beti ere gogoan izanda etxebizitza berean bizi ez diren pertsonek 1,5 metroko distantzia mantendu behar dutela.

-       Egokiagoa da beti ere elkartzeak aire librean edo aireztatze jarraitua duen lekuren batean egitea, eta, ahal izanez gero, elkartzeen denbora ahalik eta gehien murriztu kutsatzeko arriskua murrizteko.

-       Behin elkartze lekura iritsita, besarkadarik eta musurik gabe agurtu behar da jendea, eta gel hidroalkoholikoarekin edota ura eta xaboiarekin garbitu behar dira eskuak ahal izanez gero.

-       Maskara eta distantzia errespetatu posible den une guztietan, eta jaterakoan edo ezinbestekoa denean bakarrik kendu. Erabilitako maskara paperezko gutun-azal batean edo telazko poltsa indibidual batean jaso behar da.

-       Platerak modu indibidualean zerbitzatu behar dira eta, sukaldeko tresnak partekatzea ekiditeko, pertsona bakarra izango da ura edo janaria banatzeko arduraduna.

-       Komunera joan aurretik eta joan ondoren eskuak ondo garbitu, eta komuneko garbiketan arreta berezia jarri. Horrez gain, gainazalekin kontaktua ahalik eta gehien ekidin.

-       Mahaikideen artean ezer ez partekatu, edalontziak identifikatu beharrezkoa izanez gero haur edo adinekoentzat. Janaria bukatzean, pertsona bakarrak, maskararekin, jaso beharko ditu platerak, edota norberak bere tresnak jaso beharko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuen albisteak Erizaintza COVID kasuak Maskarak gaur