Gizartea -

LURRALDEBUSA

Gidari bati eraso diote Gipuzkoan, autobusera maskararik gabe sartzen ez uzteagatik

Erasoa Donostia eta Hondarribia arteko ibilbidea egiten duen Lurraldebuseko autobusean izan zen, E-27 linean.

Lurraldebus zerbitzuko autobusak. Artxiboko irudia.
Lurraldebus zerbitzuko autobusak
Autobus gidarien kontrako erasoak areagotu egin dira

1:23

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande goizean hiru gaztek Lurraldebus autobus zerbitzuko gidari bati eraso egin zioten, hark autobusetik jaisteko agindu zienean, gazteek maskararik ez zeramatela ikusita.

Donostia eta Hondarribia arteko ibilbidea egiten duen autobusean gertatu zen, E-27 linean. Hiru gazte autobusera igo ziren, eta gidariak, maskararik ez zeramatela ikusita, autobusetik jaisteko eskatu zien. Une horretan, gazteek edaria bota zuten gidariaren holtzaren kontra, eta, ondorioz, garbiketa zerbitzuetara deitu behar izan zuten.

Langileek elkarretaratzera deitu dute ostegun honetan, gertakariak salatzeko, eta autobus konpainiak lekukoen laguntza eskatu du gazteak aurkitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Ertzaintza Herriak eta Hiriak Gipuzkoa EAE Delituak Hondarribia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lurraldebus Garraio publikoa gaur