Gizartea -

Koronabirusa

EAEko herritarren % 10i egin dizkiete COVID-19a detektatzeko probak

Murgak ziurtatu duenez, euste-fasetik "zaintza aktiboko" fasera igaro dira Euskadin. Proben bitartez, foku berriak garaiz detektatu eta kontrolatu ahal izan dituzte.

Basurtuko ospitalearen Revilla pabilioia. Argazkia: EiTB.
Basurtuko ospitalearen Revilla pabilioia.
Basurtuko ospitalearen Revilla pabilioia. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen % 10i, hau da, 214.000 pertsonari baino gehiagori, egin dizkiete koronabirusa detektatzeko probak, pandemia hasi zenetik.

"Datu horrek erakusten du zaintza eta detekzio goiztiarra direla gure sendotasunik handiena", nabarmendu du prentsaurrekoan Nekane Murga Osasun sailburuak, eta azken orduetan Euskadin ez dela heriotza berririk izan jakinarazi du.

Murgaren hitzetan, birusaren euste-fasetik "zaintza aktiboko" fasera igarota, eta probak egiteari esker, garaiz detektatu eta kontrolatu ahal izan dituzte Basurtuko (Bilbo) eta Txagorritxuko (Gasteiz) ospitaleetan agertu diren foku berriak.

Emandako datuen arabera, PCR probaren bidez baieztatutako 13 kutsatu berri erregistratu dira azken orduetan, azken zenbaketan jakinarazitakoak baino 5 gehiago; sei Araban atzeman dituzte, bost Bizkaian eta bi Gipuzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Deseskalatzea