Gizartea -
Koronabirusa
Ospitaleetako bisitari guztiei PCR proba egitea ari da aztertzen Osasun Saila
Murgak adierazi duenez, begiratzen ari dira "nola egin sistematikoki PCR proba bisitariei".
agencias | redacción
Basurtuko (Bilbo) eta Txagorritxuko (Gasteiz) ospitaleetan dauden koronabirus agerraldiak direla eta, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila ospitaleetako bisitari guztiei PCR proba egiteko aukera aztertzen ari da.
Pandemiaren datuak eguneratzeko emandako prentsaurrekoan Nekane Murga Osasun sailburuak azaldu duenez, "ospitaleratuta dauden pertsonek identifikatutako bisitak izatea da ideia".
Horren harira, "bisitariei PCR proba sistematikoki nola egin" aztertzen ari dira.
Azken egunotan bi koronabirus agerraldi atzeman dituzte Txagorritxuko (4 kasu) eta Basurtuko (20 kasu) ospitaleetan. Gainera, Gurutzetako gaixo batek ere positibo eman du, baina ez dute agerralditzat hartu oraindik.