Gizartea -

KORONABULOAK

Manresako, Sardiniako eta Ceutako "euskal" basurdeak eta orkak

Korobirusaren garaian, animalien bideo bitxiak ugaritu dira, baina beren kokapena ez da beti benetakoa izan. Hala gertatu da Armentia eta Elgetako basurdeen bideoekin edota Matxitxakoko orkenarekin.

Basurde bat oinezko bati eraso egiteko zorian, Manresan. Argazkia: EiTB
Basurde bat oinezko bati eraso egiteko zorian, Manresan.
Basurde bat oinezko bati eraso egiteko zorian, Manresan. Argazkia: EiTB

EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren pandemiak animaliak protagonista dituzten hainbat bideo deigarri ekarri ditu berekin; alabaina, zenbait kasutan, bideo horiei egozten zaizkien kokapenak ez datoz bat errealitatearekin. Hain zuzen ere, horixe bera gertatu zen joan zen astean asko hedatu ziren eta basurdeak protagonistatzat zituzten bideo pare batekin. Edu horiek, ustez, Armentian (Araba) eta Elgetan (Gipuzkoa) zeuden grabatuta, baina ez zen hala.

Hala, lehenengoan, basurde heldu bat oinezko bat eta haren txakurra erasotzetik gertu dagoela ikus daiteke, bere kumeak mehatxatuta egon daitezkeelakoan.

Bideoak oihartzun handia izan zuen joan zen asteazkenean, maiatzaren 13an, Gasteizen, Armentiako basoetan grabatuta balego bezala hedatu baitzen sare sozialetan. Hala ere, bere benetako kokapena Manresa da, Gasteiz Hoy interneteko atarian adierazi zuten bezala, non Google Mapsen bitartez gertakariaren kokapen zehatza aurkitu zuten.

Antzeko zerbait gertatu zen basurdeak agertzen diren beste bideo batekin ere. Bertan, basurde talde bat errepide bat gurutzatzen ari da gauaren erdian, haien aurrean halabeharrez geldituta dagoen autoko gidariak egoera grabatzen duen bitartean. Bideoa WhatsApp bidez zabaldu zuen, irudiak Elgetan hartu zituztela esanez.

Aitzitik, VOST Euskadi (Euskadiko Boluntario Digitalen Elkartea) elkarteko kideei esker (egun hauetan VOST Euskadi eta EiTBren #Koronabuluak ekimena lankidetzan ari dira koronabirusaren gaineko buloei aurre egiteko), jakin ahal izan genuen irudiak ez zirela Elgetakoak, baizik eta Sardinia uhartean dagoen Torralba (Italia) herrikoak. Gainera, bideo hori National Geographicen webgunean argitaratu zuten 2018ko maiatzaren 8an.

Ildo bertsukoak izan ziren duela gutxi batetik bestera ibilitako orka batzuen argazkiak ere. Argazkietan ikus zitekeenez, itsaso zabalean zebilen itsasontzi baten ibilbidea laguntzen ari ziren aipatu orkak. Apirilean WhatsAppetik zehar igorri ziren irudiok Matxitxako lurmuturretik gertu ateratakoak omen ziren. Ordea, beste behin ere, kokapen hori ez zen zuzena; izan ere, Itsas Salbamenduak 2018ko uztailaren 12an argitaratu zuen hurrengo txioan ikus daitekeenez, argazkiak Gibraltarko itsasartean atera ziren, eta ez Kantauri itsasoan.

Halaber, eitb.eus-en ere, matxoaren amaieran, gezurtatu ahal izan genuen ez zegoela krokodilorik euskal ibaietan. Orduan egiaztatu zenez, bideoetako bat 2015ean zegoen grabatu, Daphne hirian (Alabama, AEB); bigarrena, berriz, faltsua zen.

Alabaman (AEB), 2015ean, grabatutako aligatorearen bideoa.

Animaliak asfalto gainean: benetako bideoak

Aldiz, honako bideo hauek benetan grabatu ziren kokatzen diren lekuetan.

Hala, maiatzaren 2an, orkatz bat ibili zen Bilboko Arabella auzoko kaleetan zehar:

Orkatz bat, elastikorik gabe, Bilboko kaleetan paseatzen
Orkatz bat, elastikorik gabe, Bilboko kaleetan paseatzen
Orkatz bat, elastikorik gabe, Bilboko kaleetan paseatzen

0:30

Egun berean, dozenaka putrek A-132 errepidea eten zuten Kanpezu (Araba) parean, bide ertzean hilda zegoen basurde bat jateko, gidari batek grabatuta irudi hauetan ikus daitekeen bezala:

Dozenaka putrek A-132 errepidea moztu dute bide ertzean hilda zegoen basurde bat jateko
Dozenaka putrek A-132 errepidea moztu dute bide ertzean hilda zegoen basurde bat jateko
Dozenaka putrek A-132 errepidea moztu dute bide ertzean hilda zegoen basurde bat jateko

0:49

Apirilaren 19ko beste bideo honetan, ostera, beste basurde ageri da, Getxoko kale hutsetan barrena:

Basurde bat, Getxoko kaleak konkistatu nahian
Basurde bat, Getxoko kaleak konkistatu nahian
Basurde bat, Getxoko kaleak konkistatu nahian

0:07
Kontuan izan osasun-agintariek koronabirusaren aurka emandako aholkuak. Koronabirusaren inguruko albiste faltsuen aurrean, egin kasu bakarrik iturri ofizialek ematen dituzten albisteei. Eta zurrumurru, gezur edo albiste faltsu baten susmorik baduzu, idatzi koronabuloak@eitb.eus helbide elektronikora edo bidali WhatsApp bidez mezu bat 600 900 454 telefono zenbakira. Ez diogu inori zuzenean erantzungo, baina oharrak jaso, aztertu, eta faltsuak direla egiaztatuz gero, Koronabuloak webean aireratuko ditugu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak Bilbo Bizkaia Gipuzkoa Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Bideoak Albiste faltsuak Animaliak